Sans Soleil Ediciones

Sans Soleil Ediciones argitaletxea baino zerbait gehiago da. Kultur Soleil kooperatibako kide gara, eta, Estibalizko (Araba) egoitzatik, kultura ikertzeko eta zabaltzeko beste ekimen batzuekin batera, espiritu xume batek bultzatuta egiten dugu lan 2013az geroztik: “Liburu bitxiak jende bitxiarentzat” sortzea.

Katalogoan ildo teorikoagoa (irudia ikuspuntu askotatik lantzen dituzten liburuak: artearen historia, argazkigintza, zinema, etab.), proposamen bitxi eta originaletan (japoniar arteari buruzko liburuetatik hasi eta eleberri grafikoen aitzindarien erreskateetara arte) zentratuago dagoen alderdi batekin konbinatzen da.