ISBN
Argitaletxeen datu-basea
1972 eta gaur egun noizbait jardunean egon diren argitaletxe espainiar guztien datuak biltzen ditu base honek, baita noizean behin argitaratzen duten autore-editore eta erakunde edo enpresenak ere. Ia 50.000 dira: 18.000 baino gehiago gaur egun jardunean, eta beste 30.000 desagertuta.
Editorearen izenaren, autonomia-erkidegoaren, probintziaren, ISBN aurrizkiaren, alta-urtearen eta argitaratzaile-motaren arabera bilatzeko aukera ematen du, baita argitalpen-ekoizpenarekin lotzeko ere.
Espainian argitaratutako liburuen datu-basea
Datu-base honek 1972tik Espainian argitaratutako liburu guztien erreferentzia bibliografikoak ditu. ISBNren Espainiako Agentziak kudeatzen du. Datuak editoreak berak ematen ditu, 1972tik nahitaezkoa den ISBN esleitzeko eskaera izapidetzean.
Gaztelaniazko, katalanezko, galegozko eta euskarazko edizioen 900.000 erreferentzia baino gehiago ditu, eskuragarriak zein agortuak.
ISBNren, egilearen, izenburuaren, gaiaren, argitaletxearen, urtearen, seriearen edo bildumaren eta argitalpen-lekuaren arabera bilaketak egiteko aukera ematen du.
Bilaketa hizkuntzaren, erregistro-motaren eta euskarriaren arabera mugatu daiteke.