Consonni

Bilboko San Frantzisko auzoan gune kultural independente bat duen argitaletxe bat da consonni. 1996az geroztik, kultura kritikoa ekoizten dugu, eta, gaur egun, idatzizko hitzaren aldeko apustua egiten dugu, bai eta xuxurlatutako, entzundako, isildutako eta deklamatutako hitzen aldekoa ere; ekintza bihurtutako hitzen eta gorpuztutako hitzen aldekoa. Artearen, literaturaren, irratiaren eta hezkuntzaren eremu hedatuetatik, bizi garen munduan eragitea da gure xedea, eta hark gugan eragitea.

Minuskulaz idatzita eta mutazio etengabean, consonni buru anitzeko izaki androginoa da, feminismoak eta entzutea superbotere gisa baliatzen dituena. Distantzia laburretan jokatzen dugu. Ekonomia sozial eta solidarioa oinarri hartuta, eta hurbiltasunezko komunitate batean, tokiko eta nazioarteko talentua laguntzen eta hedatzen dugu.