LAGUNTZEN ARDATZAK KSI BERRITZAILE 2019

1 Ardatza – BERRIKUNTZA ETA TRANSFERENTZIA TEKNOLOGIKOA

Ardatz honen egitekoa honakoa da: transferentzia teknologikoa sustatzea Tecnalia eta Vicomtech zentro teknologikoetatik Kultura eta Sormen Industrietara (KSI). Horrela, batetik, globalagoak diren merkatuei begirako produktu eta zerbitzu berritzaileak prestatuko dira, eta bestetik, sinergiak eta aukera eta garapen berritzailerako espazio berriak sortuko dira.

Helburua

Proiektu enpresarial baten proposamena zehaztuko da, bai bakarrik bai beste enpresekin elkartuta, zentro teknologikoek eskainiko dituzten aktibo teknologiko eta laborategiak baliatuta. Aukeratu hurrengo aukeren artean parte hartzeko modalitate bat:

– Teknologia zure enpresan duen bideragarritasuna aztertu eta mock-up prototipoa definitu.

– Teknologia frogatu eta zure prototipoa definitu.

– Teknologia garatu eta martxan jarri zure enpresan.

Eskaerak aurkezteko epea 2019ko maiatzaren 3ko 12:00etan amaitzen da.

 

2 Ardatza – ANTOLAMENDU EREDUAREN ETA ENPRESA EGITURAREN BERRIKUNTZA

Helburua

Kultura eta Sormen Industriaren esparruko enpresen antolaketa ereduetan berritzeko eta kudeaketa sistemak hobetzeko aukera izatea, lehiakorragoak izateko aukera izan dezaten, sektorea profesionalizatzea sustatuz.

Horretarako, EUSKALITen laguntza izango dute, BI FASE desberdin dituen programa bat eskainiz:

1 FASEA-Kudeaketaren diagnostikoa

Kultura eta Sormen Industriek, Kudeaketa Aurreraturen Ereduarekiko euren kudeaketa sistemaren diagnostiko bat egin beharko dute. Horrela, indarguneak identifikatuko dira, baita horien hobekuntza arloak ere, garatu beharreko kudeaketa arlo esanguratsuenak lehenesteaz gain.

2 FASEA-Kudeaketaren hobekuntza

Erakundeak bi modalitateren artean aukeratu beharko du (*biak aldi berean ez egitea gomendatzen da):

–Prestakuntza/ekintza

–Aholkularitza laguntza 25 ordura arte.

Lehenengo deialdirako (1. FASEA eta 2. FASEA) eskaera-epea 2019ko martxoaren 29ko 14:00etan itxiko da. Bigarren deialdirako (2. FASEA) eskaera-epea ekainaren 24an irekiko da eta uztailaren 12an itxiko da.

 

3 Ardatza – KUDEAKETA EKONOMIKO-FINANTZIAROAK

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak ELKARGI SGRrekin batera KSI Berritzaile Programa garatu du Kultura eta Sormen Industrien euskal enpresei zuzendutako kudeketa ekonomiko-finantzario alorreko ondoko bi zerbitzu:

1 Prestakuntza Programa Kudeaketa Ekonomiko-Finantzarioa

2 Diagnostiko eta Laguntza Finantzarioaren Zerbitzua

Lehenengo deialdirako eskaera-epea martxoaren 29an itxiko da. Bigarren deialdirako eskaera-epea ekainaren 24an irekiko da eta uztailaren 12an itxiko da.