Zubia Argitaletxea

Zubia Argitaletxea

Argitaletxe honek, gehienbat, testuliburuak argitaratzen ditu, haur hezkuntzatik hasi eta batxilergo mailaraino. Haur eta gazte literaturan koedizioak argitaratzen ditu Alfaguararekin batera. Testuliburuez gain eskolarako material osagarriak ere argitaratzen ditu: gidaliburuak, koadernoak, irakurgaiak eta abar.

Xarpa Books

Xarpa Books

Xarpa Books, “Txano eta Oscarren abenturak” haur liburuen bilduma argitaratzeko helburuz sortutako editoriala da. Xarpa Books zigiluaren bidez gure liburuak paperean zein digitalean zabaltzen ditugu eta banaketa kanal guztietara zuzentzen gara, ohikoenetatik onlineraino. Bildumako ohar guztiak euskaraz nahiz gaztelaniaz argitaratzen dira. Katalogoaren hainbat ale katalanez, ingelesez eta portugesez ere argitaratzen dira.

Txalaparta Argitaletxea

Txalaparta Argitaletxea

Txalaparta argitaletxe burujabea da, eta literatura, saiakera edo biografiaren bitartez, xede du Euskal Herriko kultura eta gizartearen berri zabaltzea, oroimen historiakoari eustea, aniztasunaren alde jardutea, herrien arteko elkartasuna bultzatzea eta irakurleei munduko beste herrialde batzuetako errealitatea ekartzea. Editores Independientes izeneko taldean parte hartzen du Mexikoko ERA, Txileko LOM eta Uruguayko TRILCE-rekin batera.

Ttarttalo

Ttarttalo

Alde batetik, umeentzako euskarazko lerro bat lantzen du; eta bestetik, gaztelaniazko lerro bat helduentzat, bertan honakook sartzen dira: literatura bilduma bat (eleberri historikoak), Euskal Herriko historiari buruzko bilduma bat eta, azkenik, sukaldaritzari buruzko sorta zabal bat, Euskal Herriko gastronomiaren erakusgarria.

Servicios Redaccionales Bilbainos

Servicios Redaccionales Bilbainos

SRB urte askotako esperientzia duen argitaratze-enpresa bat da, edukinen sorkuntzan eta diseinu grafikoan, paperean zein modu digitalean eskaintzen ditu bere zerbitzuak. 20 urtetan zehar dohainiko El Nervión egunkariaren argitaratzailea izan da eta besteak beste, aldizkariak eta ibilbide zein gastronomia liburuak ere argitaratzen ditu. Kazetari, diseinatzaile, argazkilari, ilustratzaile eta web aditu talde bat dauka komunikazio proiektuak garatzeko, kanpainaren hasieratik bukaeraraino, argitalpenaren azaltzea kanal ezberdinetan kokatu arte. 

Pamiela Etxea

Pamiela Etxea

1983an bere ibilbideari ekin zion Pamielak 700 titulu baino gehiago, euskaraz zein gaztelaniaz, argitaratu ditu, diseinu zaindua batez ere kultur arloko etengabeko presentzia publikoa dauzkalarik. Oso idazle ezagunenen (Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionandia, Joxemari Iturralde, Patxi Zubizarreta…) fikzioko lanak (narrazioa, poesia, haur eta gazte literatura) argitaratzen ditu euskaraz. Euskal Herriko historia, kultura eta gizarteari buruzko saiakerak euskaraz zein gaztelaniaz argitaratzen ditu. La Navarra marítima, Orhipean (euskara, gaztelania, frantses eta ingelesezko bertsioekin), Navarra, Castillos que defendieron el Reino edo El deseo de leer bezalako liburuak erreferentzia argiak dira bai espezialistentzat, bai publiko handiarentzat.

Libros de Ruta

Libros de Ruta

Txirrindularitza eta bizikletarekin harremana duten liburuetan espezializaturiko argitaletxea. Batipat kirol narratiba liburuak argitaratzen ditugu: kronikak, biografiak zein kirol honi buruzko historia liburuak, bai itzulpenak zein orijinalak. Fikziozko liburuen sail bat ere garatu dugu eta beste kirol batzuei buruzko liburuak argitaratzen hasi gara LDR Sport izenpean.