2020 KSI BERRITZAILE – 1. ARDATZA

KSI Berritzaile Programaren 1. ardatzean, Berrikuntza eta Transferentzia Teknologikoan, izena emateko epea ireki da. Ardatz honen egitekoa honakoa da: transferentzia teknologikoa sustatzea Tecnalia eta Vicomtech zentro teknologikoetatik Kultura eta Sormen Industrietara (KSI). Horrela, batetik, globalagoak diren merkatuei begirako produktu eta zerbitzu berritzaileak prestatuko dira, eta bestetik, sinergiak eta aukera eta garapen berritzailerako espazio berriak sortuko dira.

Interesa duten enpresek bere proiektua aurkeztu behar dute, eskaera-orria erabiliz.

Eskaera aurkezteko epea 2020ko maiatzaren 8an, 12:00etan amaitzen da.

Tecnalia Jardunaldiak

03/27 (Derio) – Jardunaldia: “Teknologia, aliatu sortzaile gisa”.

Jardunaldietara joan ahal izateko aldez aurretik izena eman (leiho berri batean irekitzen da) behar da.

Vicomtech jardunaldiak

03/24 (Donosti) – Jardunaldia: “Teknologia, aliatu sortzaile gisa”.

Jardunaldietara joan ahal izateko aldez aurretik mtlinaza@vicomtech.org  helbidera mezu bat bidali behar da.

Informazio gehiago

2020 KSI BERRITZAILE – 2. ARDATZA

KSI Berritzaile programaren 2020ko edizioa martxan dagoela jakinarazten dizuegu.

Martxoaren 2an, Kultura eta Sormen Industriei zuzenduta dagoen antolaketa-ereduaren eta enpresa-egituraren berrikuntzari buruzko KSI Berritzaile Programaren 2. ardatzean izena emateko epea ireki zela informatu nahi zaitugu.

Ardatz honetan, bi faseko ibilbidea egin ahal izango dute erakundeek:

1. FASEA: Kudeaketa-sistemaren diagnostikoa, Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren aurrean. Autodiagnostikoa egin ondoren, erakundeak EUSKALITen bisita jasoko du (bi aldeek zehaztu beharreko data batean), eta bertan zalantzak argituko dira eta erakundearen kudeaketa hobetzeko lehentasunezko elementuak adostuko dira.

2. FASEA: Kudeaketaren hobekuntza, parte hartzeko bi modalitate egongo dira:

PRESTAKUNTZA-EKINTZA:  bi mailatan emango da: Oinarrizkoa eta Aurreratua.

25 ORDU ARTEKO AHOLKULARITZA-LAGUNTZA: Erakundeak 1. fasean jasotako EUSKALITen bisitan identifikatutako lehentasunezko hobekuntza-arloetatik bat aukeratuko du, kanpo-aholkularitzaren laguntzarekin lantzeko. Horretarako, proiektu bat aurkeztu beharko du, ekintza plan bat, lortu beharreko helburuak, epeak, adierazleak eta abar barne.

Erakundeek laguntza horietakoren bat jaso nahi badute, ARDATZEAN izena eman beharko dute web gunean martxoaren 2tik apirilaren 30ra arte. Horrela, 1. Fasea apirila eta ekaina bitartean egingo lukete, eta 2. Fasea irailetik azarora.

PROGRAMAREN INFORMAZIO GEHIAGO