Ikaselkar

Ikaselkar

Ikaselkar-en ekintzak hauek dira: hainbat eratako produktuak argitaratzea, banatzea, inportatzea, esportatzea eta merkaturatzea: besteak beste, liburuak, diskoak, egunkariak, aldizkariak, joko didaktikoak edo beste edozein motatako material ludiko, artistiko edo hezkuntza alorrekoak, baita edozein euskarritan (papera, euskarri digitala edo etorkizunean erabil litekeen beste edozein euskarri) inprimatutako audio eta bideo produktuak ere. Gainera, datu baseak erabili eta ekintza artistikoak eta kulturalak sustatzea. Halaber, prestakuntza arloko eta aurretik aipatutako guztiei bultzada emateko jarduerak antola ditzake.

Idatz

Idatz

Idatz Donostiako (Gipuzkoa) elizbarrutiko liburu-denda eta argitaletxea da, eta 1967an sortu zen. Izaera pastoralari dagokionez, elizbarrutiari etengabeko zerbitzua eskaini egiten dio, Apezpikutzak eta Elizbarrutiko Ordezkaritzek zein Idazkaritzek egindako liburuak argitaratuz.

Grupo de Comunicación Loyola

Grupo de Comunicación Loyola

Pasa den mendearen hasieran sortua, argitaletxe honek, batetik, liburu erlijiosoaren arloan, zentzurik zabalenean, dihardu (bi Biblia barne, Erromesarena eta gure Herriarena); bestetik, Humanitateen arloan (Soziologia, Psikologia, Pedagogia, Familia, Zinema…). Euskarazko argitalpenetan ere aitzindari, urtero hirurogei-hirurogeita hamar liburu berri artean argitaratzen ditugu, baita hogeita hamar berrinprimatze ere. Mensajero hilabetekaria, egutegiak eta agendak ere argitaratzen ditugu. Deustuko Unibertsitatearen argitalpenak banatzeko esklusiba dugu.

Grupo Albor-Cohs

Grupo Albor-Cohs

Grupo Albor-Cohs argitaletxeak honako lau sail hauetan antolatzen du garatzen duen jarduera: Trebakuntza, Argitalpenak, Aholkularitza eta Azterketak eta Ikerketak. Ikerketa eta Azterketa sailak Ebaluaziorako Bitartekoak eta Eskuhartze Egitamuak diseinatu eta egokitzen ditu, Osasun eta Hezkuntza arloko Profesionalen beharrei erantzuteko. Batez ere, psikologo, psikiatra, hezitzaile eta pediatren beharrei erantzuteko. Argitalpen Sailak ikerketa hauen emaitzak argitaratzen ditu, Test, Liburu eta Egitarau moduan.

Giltza Grupo Edebé

Giltza Grupo Edebé

Giltza argitaletxeak Euskal Herriko argitalpen-beharrizanak asetzeko sortu zen Edebé taldearen eskutik. Xede horrekin, gazteen eta irakasleen prestakuntzara eta hezkuntzara bideratuta dago argitaletxearen funtsa: Giltzak ikastetxeek behar dituzten ikasliburuak, haur- eta gazte-literatura, jakintza-gaiak eta beste argitalpen batzuk bultzatzen ditu, eta prestakuntza-, aholkularitza- eta jarraipen-zerbitzu etengabea eskaintzen du.

Fulgencio Pimentel

Fulgencio Pimentel

Fulgencio Pimentel 2006an sortutako argitaletxe bat da, Vainica Doble pop taldearen gabon-kanta baten izena harturik. Bere jatorritik proiektu pertsonal eta independentea da. Fulgencio Pimentel argitaletxea irizpide artistikoetan oinarritzen da eta hiru edizio mota ezberdin ditu: eleberri grafikoa, literatura (poesia eta narratiba bildumak izanik, Pepitas de calabazarekin erdizka egindako bilduma bat edukiz aparte) eta haur eta gazte bilduma. Fulgencio Pimentelek 2016an argitaratutako liburu onenen Lehiaketa Nazionalean parte hartu zuen bigarren saria irabaziz. Horrez gain, Lázaro Galdiano saria irabazi zuen kalitatezko argitaletxea izateagatik 2018an.

Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzuak

Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzuak

Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen-Zerbitzuaren argitalpenek jakintza arlo desberdinetako unibertsitate-testuak eta aldizkari zientifikoak ez ezik, soilik unibertsitarioa ez den publiko zabal bati bideratutako kultur atalak ere jasotzen dituzte bere baitan.