Ongi etorri, Euskadiko Editoreen Elkartera

Euskadiko Editoreen Elkartea Euskadiko argitaletxeen interes profesionalen defentsa bokaziotzat duen elkarte profesionala da.

Euskadiko Editoreen Elkartea

Web honetan aurkezten diren editorialeengatik eratuta, jarduera ezberdinak egiten ditu:

Elkarteko jarduera nagusiak hauek dira:

  • Elkarkideen informazioa
  • Azoka Internazionaletara asistentzia
  • Misio komertzialak
  • Lanbide heziketa
  • Euskal Liburu azokak
  • Euskadiko Argitalpenei buruzko txostena
  • Beste ekintza batzuk

Zubia Argitaletxea

Zubia Argitaletxea

Argitaletxe honek, gehienbat, testuliburuak argitaratzen ditu, haur hezkuntzatik hasi eta batxilergo mailaraino. Haur eta gazte literaturan koedizioak argitaratzen ditu Alfaguararekin batera. Testuliburuez gain eskolarako material osagarriak ere argitaratzen ditu: gidaliburuak, koadernoak, irakurgaiak eta abar.

Txalaparta Argitaletxea

Txalaparta Argitaletxea

Txalaparta argitaletxe burujabea da, eta literatura, saiakera edo biografiaren bitartez, xede du Euskal Herriko kultura eta gizartearen berri zabaltzea, oroimen historiakoari eustea, aniztasunaren alde jardutea, herrien arteko elkartasuna bultzatzea eta irakurleei munduko beste herrialde batzuetako errealitatea ekartzea. Editores Independientes izeneko taldean parte hartzen du Mexikoko ERA, Txileko LOM eta Uruguayko TRILCE-rekin batera.

Ttarttalo

Ttarttalo

Alde batetik, umeentzako euskarazko lerro bat lantzen du; eta bestetik, gaztelaniazko lerro bat helduentzat, bertan honakook sartzen dira: literatura bilduma bat (eleberri historikoak), Euskal Herriko historiari buruzko bilduma bat eta, azkenik, sukaldaritzari buruzko sorta zabal bat, Euskal Herriko gastronomiaren erakusgarria.

Servicios Redaccionales Bilbainos

Servicios Redaccionales Bilbainos

SRB urte askotako esperientzia duen argitaratze-enpresa bat da, edukinen sorkuntzan eta diseinu grafikoan, paperean zein modu digitalean eskaintzen ditu bere zerbitzuak. 20 urtetan zehar dohainiko El Nervión egunkariaren argitaratzailea izan da eta besteak beste, aldizkariak eta ibilbide zein gastronomia liburuak ere argitaratzen ditu. Kazetari, diseinatzaile, argazkilari, ilustratzaile eta web aditu talde bat dauka komunikazio proiektuak garatzeko, kanpainaren hasieratik bukaeraraino, argitalpenaren azaltzea kanal ezberdinetan kokatu arte. 

Pamiela Etxea

Pamiela Etxea

1983an bere ibilbideari ekin zion Pamielak 700 titulu baino gehiago, euskaraz zein gaztelaniaz, argitaratu ditu, diseinu zaindua batez ere kultur arloko etengabeko presentzia publikoa dauzkalarik. Oso idazle ezagunenen (Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionandia, Joxemari Iturralde, Patxi Zubizarreta…) fikzioko lanak (narrazioa, poesia, haur eta gazte literatura) argitaratzen ditu euskaraz. Euskal Herriko historia, kultura eta gizarteari buruzko saiakerak euskaraz zein gaztelaniaz argitaratzen ditu. La Navarra marítima, Orhipean (euskara, gaztelania, frantses eta ingelesezko bertsioekin), Navarra, Castillos que defendieron el Reino edo El deseo de leer bezalako liburuak erreferentzia argiak dira bai espezialistentzat, bai publiko handiarentzat.

Ikasmina

Ikasmina

Ikasmina Grupo SMren azken enpresa da, eta euskarazko merkatuak duen hizkuntz eta kultur espezifikatuaz arduratzeko sortu da. Marka hau euskarazko testuliburuen zein haur eta gazte literaturaren argitalpenetan eta zabalpenean espezialitatuta dago. Argitaletxe honen helburua euskal merkatua da, baita euskarazko liburuen eskari hazkorrari erantzutea ere.
Gremio de Editores de Euskadi
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.