Apuka ediciones

Apuka ediciones

Apuka Ediciones mini-liburuen famili-argitaletxe artisau txikia da.

Gure asmoa liburuen magiari forma ematea da, liburuek duten esan-indarra fintasun handiz transmititzeko gai den formatuan.

Eskuz koadernatzen dugu, artisau-eran hasi eta buka, garai batean bezala. Gure ustez, eskuz landutako objektuak sortu zituzten emozioen jabe egiten dira eta jasotzen dituztenei transmititzen dizkiete.
Ingurumena errespetatzen duten materialak erabiltzen ditugu eta gure liburu ñimiñoek kortxo natural hutsezko azala dute bereizgarri.

Klasikoak eta titulu oso sinbolikoak editatzen ditugu nagusiki, haien balio amaigabea esku-ahurrean gordetzeko.

Planabooks

Planabooks

Planabooks-en 30 urte baino gehiago daramatzagu liburuaren munduan, eta 2024an Artista Liburuak, Literatura Klasikoa eta Faksimile Originalak editatu eta banatu genituen. Luxuzko liburua eskuragarri jartzea da gure helburua, kultura maite duen edonork etxean edizio mugatua izan dezan, jatorrizkoaren ia berdina. Benetako bitxi bibliografikoak dira, fideltasun osoz erreproduzituak, eta ez dute soilik edozein liburutegi aberasten, baizik eta belaunaldiz belaunaldi irauteko erabiltzen dira.

Blissful thinking

Blissful thinking

Blissful Thinking (“pentsamendu zoriontsua”) haurrentzako ipuinen plataforma gisa jaio da. Espiritu kooperatibista eta hazkunde jasangarri batetik, munduko aberastasun kultural, sortzaile eta hezitzaile guztia belaunaldi berriekin partekatu nahi dugu.

Gure helburu nagusia haurrei, gaur egunekoei eta etorkizunekoei, espazio seguru, pedagogiko eta dibertigarri bat eskaintzea da, ipuinen eta narrazioen bidez.

Plataformak hainbat alderdi ditu: familia artean, aspaldi bezala, ipuinez gozatzeko komunitate interaktibo bat, haurrentzako app seguru baten bidez, sortzaileen komunitate digital bat eta argitaletxea.

Zorrotz

Zorrotz

Argitaletxe txiki eta independente bat gara, hainbat gairi eta kontatzeko gauza asko dituzten pertsonei ahotsa eman nahi diena, eta, batzuetan, nola egin ez dakitenak. Pentsamendu kritikoa eta kontzientzia soziala nagusi diren euskarazko zein gaztelaniazko liburuak argitaratzen ditugu. Egile ezagun zein ezezagunek Zorrotzen balioak partekatzea eskatzen diegu. Gure leloa: “Jende txiki askok, leku txiki askotan, gauza txikiak eginez mundua alda dezake”.

Draco Somnium

Draco Somnium

Draco Somnium Bizkaiko argitaletxe independentea da, liburu ilustratuak sortzea helburu duena.

Unai eta Oihane gara, euskal kultura era berritzailean hedatzearekin amesten duten sortzaileak.  

Artea, fantasia, pedagogia eta jolasa bateratuz honakoak sortu ditugu: eleberri ilustratuak, liburu interaktiboak eta artea literaturarekin nahasten duten obrak. Gure erronkarik handiena merkatuaren joera zoroetatik haratago doazen lan originalak sortzea da.

Uzanza

Uzanza editorial

Fikziozko narratiban espezializatutako argitaletxe txiki tradizional independente bat gara. Gure helburua kalitate handiko literatura-lanak eskaintzea da, guk bezala hitzen urregintzarako eta istorioak kontatzeko arterako grina duten egileenak.

Berez Haziku

Berez Haziku

Argitaletxe berri eta independentea, saiakera eta literaturarekiko dugun zaletasuna bideratu ahal izateko sortua. Eklektikoak, heterodoxoak eta zeharkakoak, gure lehen argitalpenak genero ezberdinetan kokatzen dira: fikzio historikoa, zientzia fikzioa eta XX. mendeko distopia feministak, literatura erotikoa eta maitasun-literatura edota liburu teknikoak eta didaktikoak.

Ediciones El Gallo de Oro

Ediciones El Gallo de Oro

El Gallo de Oro 2012an jaio zen poesia argitaletxe independente gisa, liburu onak argitaratzeko gogoa beste konpromisorik gabe. 

Gaur egun saiakera eta narrazioak ere argitaratzen ditugu.