Astiberri

Astiberri

Astiberri argitaletxea publiko heldu eta prestatuari, baina ez derrigorrean komikiekin ohitua, bideratzen zaio. Eleberri grafikoen argitalpenean espezializatua, sektore honetako nazio mailako erreferente bihurtu da eta Nazio mailako bi Komiki Sari lortu ditu (Paco Roca “Arrugas” lanagatik eta Alfonso Zapico “Dublinés” lanagatik) eta hiru finalista (Rubín, Gallardo eta Solís). Darias bost Sari ere lortu ditu, komikiak argitalpen arloko lan onena egiteagatik; halaber, 2003tik orain arte izan da Bartzelonako Komiki Nazioarteko Aretoan emandako sarietan izendapen gehien izan dituen argitaletxea.

Alberdania

Alberdania

1993an sortutako literatura argitaletxea da ALBERDANIA. Adin guztietarako literatura eta saiakera liburuak argitaratzen ditu, hala nola haurrentzako albumak ere. 400dik gora egile eta 600dik gora liburu biltzen ditu bere katalogoan. Horrez gain, eskarmentu handiko argitaletxea da argitalpen zerbitzuen alorrean, eta bezero ugari ditu. Era berean, hizkuntza aholkularitzan, itzulpengintzan eta testu-edizioan ere ibilbide luzea du ALBERDANIA argitaletxeak.

Alai Argitaletxea

Alai Argitaletxea

2015eko abenduan Alai argitaletxea sortu zen argitalpen munduan urteetan ibili diren bi pertsonaren txirrintak asebetetzeko. Gure asmoa hainbat motatako liburuak kaleratzea da: Haur eta gazte literatura, turismoa, sukaldaritza… Aniztasuna dugu helburu gaietan ez ezik, hizkuntzetan ere: euskaraz, gaztelaniaz zein ingelesez argitaratuko baititugu, liburu bakoitza egokiago ikusten dugun hizkuntzan.  

Aise Liburuak

Aise Liburuak

Liburu Entziklopedikoaren arloan diharduen argitaletxea. Gaiak Euskal Herriko eremu geografikoari lotuta daude: historia, gizarte, kultura, kirol, hezkuntza eta abarrei buruzko edukiak.

A Fin de Cuentos

A Fin de Cuentos

A Fin de Cuentos haur eta gazte literaturako argitaletxe independente bat da. Argitaratze-proiektu argia du: aisia eta jakintza uztartzen dituzten liburuak argitaratzea. Haurrek eta gazteek gozatzea nahi dugu, dibulgatzaile adituek idatzitako ez-fikziozko liburuekin, berariaz beraientzat ilustratutako liburuekin. Gure irakurleak entretenitu nahi ditugu, haien jakin-mina piztu, haien hausnarketa bultzatu, haien bidelagun izan munduaren aniztasuna, konplexutasuna eta edertasuna uler dezaten. A Fin de Cuentoseko liburuak guraso eta seme-alabentzako aitzakia izatea nahi dugu elkarrekin denbora igaro dezaten, galderak egin ditzaten eta elkarrekin topa ditzaten erantzunak.