Ediciones Modernas el Embudo

Ediciones Modernas el Embudo

Ediciones modernas el embudo argitaletxean, faltan botatzen ditugun haurrentzako liburu ilustratuak egiten ditugu. Tradizio herrikoian edaten dugu, haur literaturako historian, filosofian, psikologian, historian eta arteetan. Haurra, lan hain serio bezain ludikoa eskatzen duen solaskide kuriositatedun eta argi bat bezala ikusten dugu. Gure apostua haurra hazten den erritmora haztea eta titulo bakoitza ikasketa propio baten emaitza eta motorra izatea da, ondo pasatzeko aitzakiaz gain eta, batez ere, pentsatu eta konpartitzeko.

Ediciones Franciscanas Arantzazu

Ediciones Franciscanas Arantzazu

Arantzazuko Frantziskotar Probintziak berea du Arantzazuko Edizio Frantziskotarrak argitalpen eta banaketa gunea. Argitaletxe hau 1952an sortu zen kultura eta apostolutza gunea bilakatzeko asmoz. Hasieratik gaurdaino saiatu da Argitaletxea hau aldaketa sozial, kultural eta erlijosoetara moldatzen, beti ere bere misioarekin leial izanik: Ebanjelioari, Frantziskotar inguruari eta Euskal kulturari serbitzu anaikor bat eskaintzea.

Ediciones Beta III Milenio

Ediciones Beta III Milenio

Ediciones Beta III Milenio argitaletxeak –Deustu (Bilbo, Bizkaia)- gaztelaniazko zein euskarazko liburuak argitaratzen ditu, banaketa orokorra du liburu-dendetan, eta enpresa kontsolidatu baten antzera aurkezten du bere burua. Argitaletxearen konpromisoa egileekin dago, baita haien lan eta proiektuekin ere. Ediciones Betak, gainera, editatze zein imprimatze zerbitzuak ere eskaintzen dizkie erakunde, enpresa zein partikularrei.

Edex

Edex

Edex argitaletxea drogaren erabilera desegokiaren prebentziorako –gizarteko arlo guztietan eta batez ere, hezkuntzan, erkidegoan eta familian- hezkuntza materiala argitaratzen du batik bat. Edexen argitalpen guztiak hezkuntza eta drogomenpekotasun arloetako adituen koordinaziopeko prebentzio egitarauak aplikatzeko esperientziaren emaitza dira.

Consonni

Consonni

Bilboko San Frantzisko auzoan gune kultural independente bat duen argitaletxe bat da consonni. 1996az geroztik, kultura kritikoa ekoizten dugu, eta, gaur egun, idatzizko hitzaren aldeko apustua egiten dugu, bai eta xuxurlatutako, entzundako, isildutako eta deklamatutako hitzen aldekoa ere; ekintza bihurtutako hitzen eta gorpuztutako hitzen aldekoa. Artearen, literaturaren, irratiaren eta hezkuntzaren eremu hedatuetatik, bizi garen munduan eragitea da gure xedea, eta hark gugan eragitea.

Minuskulaz idatzita eta mutazio etengabean, consonni buru anitzeko izaki androginoa da, feminismoak eta entzutea superbotere gisa baliatzen dituena. Distantzia laburretan jokatzen dugu. Ekonomia sozial eta solidarioa oinarri hartuta, eta hurbiltasunezko komunitate batean, tokiko eta nazioarteko talentua laguntzen eta hedatzen dugu.

Bonito editorial

Bonito editorial

Bonito Editorial argitaletxean liburu ilustratuak sortzen ditugu, arlo hauetakoak: artea, pentsamendua, poesia, alegia eta fanzinea. Guretzat, funtsezkoak dira argitalpen-diseinua eta kalitatea; horregatik, asko zaintzen ditugu gure formatuak, eta bertako inprimategi batean aukeratzen dugu paper mota eta akabera bakoitza. Oso gustuko dugu gure egileei laguntzea, haien sorkuntza-prozesuak errespetatuz beti. Gure liburuak liburu-denda txiki independente eta espezializatuetan saltzen dira. Urtean lau obra argitaratzen ditugu gehienez, eta, urtero, ilustrazioari buruzko prestakuntzak antolatzen ditugu arte-espazioetan. 2013an ekin genion bide honi, autoedizioan oinarrituta, eta, dagoeneko, erreferente diren egileen lanak argitaratu ditugu: Kveta Pacovska, Roger Olmos, Dani Torrent, Pablo Amargo, Edu Perez Bohórquez eta Mariana Miserable egileenak, besteak beste.

Bainet

Bainet

Enpresa horrek sukaldaritza eta brikolajeari buruzko liburuak argitaratzen ditu. Liburuotan jasotzen diren lanak telebistako hainbat saiotan agertu dira, besteak beste “La cocina de Karlos Argiñano” edo “Bricomania” izenekoetan.