Fulgencio Pimentel

Fulgencio Pimentel

Fulgencio Pimentel 2006an sortutako argitaletxe bat da, Vainica Doble pop taldearen gabon-kanta baten izena harturik. Bere jatorritik proiektu pertsonal eta independentea da. Fulgencio Pimentel argitaletxea irizpide artistikoetan oinarritzen da eta hiru edizio mota ezberdin ditu: eleberri grafikoa, literatura (poesia eta narratiba bildumak izanik, Pepitas de calabazarekin erdizka egindako bilduma bat edukiz aparte) eta haur eta gazte bilduma. Fulgencio Pimentelek 2016an argitaratutako liburu onenen Lehiaketa Nazionalean parte hartu zuen bigarren saria irabaziz. Horrez gain, Lázaro Galdiano saria irabazi zuen kalitatezko argitaletxea izateagatik 2018an.

Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzuak

Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzuak

Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen-Zerbitzuaren argitalpenek jakintza arlo desberdinetako unibertsitate-testuak eta aldizkari zientifikoak ez ezik, soilik unibertsitarioa ez den publiko zabal bati bideratutako kultur atalak ere jasotzen dituzte bere baitan.

Erein Argitaletxea

Erein Argitaletxea

Erein argitaletxea 1976an sortu zen Donostian. Urte hauetan eskola materiala eta literatura argitaratu ditugu, literaturaren urrezko orriak deitzen diren horiek. Gure katalogoan helduentzako narratiba, poesia eta saiakera bildumak daude, baita haur eta gazteentzako literatura ere, guztiak eskuragarri. Bertan, eskolara bideratutako liburu eta multimedia produktuak ere aurki daitezke, Lehen Hezkuntzatik hasi eta Batxilergora artekoak, ikaskuntza arlo guztiak barne hartuz. Zentzu horretan, aitzindari izan gara multimedia material didaktikoen merkaturatzean, euskal argitaletxeen industrian.

Editorial Donostiarra

Editorial Donostiarra

Editorial Donostiarrak 48 urte egin ditu, irakaskuntza maila guztietarako (lehen hezkuntza, derrigorrezko bigarren hezkuntza, batxilergo, prestakuntza-ziklo eta unibertsitaterako) liburuak argitaratzen. Plastika eta marrazkirako, teknologiarako, lanbide-heziketarako eta unibertsitate-ikasketa teknikoetarako argitalpenetan adituak gara.

Editorial Desclée de Brouwer

Editorial Desclée de Brouwer

Bilbon, 1945 urtean sortu zen. 4.000 titulutik gora argitaratu ditu. Bere hasieran batez ere erlijioari buruzko gaiak argitaratzen zituen, baina 20 urte baino gehiago igaro dira beste gai batzuk ere, psikologia, enpresa-gestioa, hezkuntza, haur eta gazteentzako euskarazko ipuingintza… argitaratzen hasi zenetik. Estatuko eta tokiko merkatuan saltzen ezezik, esportatzen ere saiatzen da.