Libros de Ruta

Libros de Ruta

Txirrindularitza eta bizikletarekin harremana duten liburuetan espezializaturiko argitaletxea. Batipat kirol narratiba liburuak argitaratzen ditugu: kronikak, biografiak zein kirol honi buruzko historia liburuak, bai itzulpenak zein orijinalak. Fikziozko liburuen sail bat ere garatu dugu eta beste kirol batzuei buruzko liburuak argitaratzen hasi gara LDR Sport izenpean.

La Fertilidad de la Tierra Ediciones

La Fertilidad de la Tierra Ediciones

Ekologia hazteko liburuak La Fertilidad de la Tierra argitaletxeak baratza eta lorategi ekologiko zein elikadura ekologikoari buruzko liburuak argitaratzen ditu, gure egunerokotasunean autonomia izateko jakintzak bilduz. Lau bilduma: -La Fertilidad de la Tierra Gidaliburuak (baratza, lorazaintza, frutagintza, oilogintza ekologikoak…) -Egiten jakin/ Saber Hacer (autonomia irabazteko jakintza tradizionalak) -Zeresen liburuak/ Los libros de Ceres (ereitearen sentsu sakonari buruz, Lurra errespetatuz bildu eta kontsumitzeko erak) -Lurra zaintzeko liburuak/Cuentos para cuidar la Tierra (argitaletxearen ildoarekin bat doazenak)

Ikasmina

Ikasmina

Ikasmina Grupo SMren azken enpresa da, eta euskarazko merkatuak duen hizkuntz eta kultur espezifikatuaz arduratzeko sortu da. Marka hau euskarazko testuliburuen zein haur eta gazte literaturaren argitalpenetan eta zabalpenean espezialitatuta dago. Argitaletxe honen helburua euskal merkatua da, baita euskarazko liburuen eskari hazkorrari erantzutea ere.

Ikaselkar

Ikaselkar

Ikaselkar-en ekintzak hauek dira: hainbat eratako produktuak argitaratzea, banatzea, inportatzea, esportatzea eta merkaturatzea: besteak beste, liburuak, diskoak, egunkariak, aldizkariak, joko didaktikoak edo beste edozein motatako material ludiko, artistiko edo hezkuntza alorrekoak, baita edozein euskarritan (papera, euskarri digitala edo etorkizunean erabil litekeen beste edozein euskarri) inprimatutako audio eta bideo produktuak ere. Gainera, datu baseak erabili eta ekintza artistikoak eta kulturalak sustatzea. Halaber, prestakuntza arloko eta aurretik aipatutako guztiei bultzada emateko jarduerak antola ditzake.

Idatz

Idatz

Idatz Donostiako (Gipuzkoa) elizbarrutiko liburu-denda eta argitaletxea da, eta 1967an sortu zen. Izaera pastoralari dagokionez, elizbarrutiari etengabeko zerbitzua eskaini egiten dio, Apezpikutzak eta Elizbarrutiko Ordezkaritzek zein Idazkaritzek egindako liburuak argitaratuz.

Grupo de Comunicación Loyola

Grupo de Comunicación Loyola

Pasa den mendearen hasieran sortua, argitaletxe honek, batetik, liburu erlijiosoaren arloan, zentzurik zabalenean, dihardu (bi Biblia barne, Erromesarena eta gure Herriarena); bestetik, Humanitateen arloan (Soziologia, Psikologia, Pedagogia, Familia, Zinema…). Euskarazko argitalpenetan ere aitzindari, urtero hirurogei-hirurogeita hamar liburu berri artean argitaratzen ditugu, baita hogeita hamar berrinprimatze ere. Mensajero hilabetekaria, egutegiak eta agendak ere argitaratzen ditugu. Deustuko Unibertsitatearen argitalpenak banatzeko esklusiba dugu.

Grupo Albor-Cohs

Grupo Albor-Cohs

Grupo Albor-Cohs argitaletxeak honako lau sail hauetan antolatzen du garatzen duen jarduera: Trebakuntza, Argitalpenak, Aholkularitza eta Azterketak eta Ikerketak. Ikerketa eta Azterketa sailak Ebaluaziorako Bitartekoak eta Eskuhartze Egitamuak diseinatu eta egokitzen ditu, Osasun eta Hezkuntza arloko Profesionalen beharrei erantzuteko. Batez ere, psikologo, psikiatra, hezitzaile eta pediatren beharrei erantzuteko. Argitalpen Sailak ikerketa hauen emaitzak argitaratzen ditu, Test, Liburu eta Egitarau moduan.

Giltza Grupo Edebé

Giltza Grupo Edebé

Giltza argitaletxeak Euskal Herriko argitalpen-beharrizanak asetzeko sortu zen Edebé taldearen eskutik. Xede horrekin, gazteen eta irakasleen prestakuntzara eta hezkuntzara bideratuta dago argitaletxearen funtsa: Giltzak ikastetxeek behar dituzten ikasliburuak, haur- eta gazte-literatura, jakintza-gaiak eta beste argitalpen batzuk bultzatzen ditu, eta prestakuntza-, aholkularitza- eta jarraipen-zerbitzu etengabea eskaintzen du.