Ikaselkar

Ikaselkar

Ikaselkar-en ekintzak hauek dira: hainbat eratako produktuak argitaratzea, banatzea, inportatzea, esportatzea eta merkaturatzea: besteak beste, liburuak, diskoak, egunkariak, aldizkariak, joko didaktikoak edo beste edozein motatako material ludiko, artistiko edo hezkuntza alorrekoak, baita edozein euskarritan (papera, euskarri digitala edo etorkizunean erabil litekeen beste edozein euskarri) inprimatutako audio eta bideo produktuak ere. Gainera, datu baseak erabili eta ekintza artistikoak eta kulturalak sustatzea. Halaber, prestakuntza arloko eta aurretik aipatutako guztiei bultzada emateko jarduerak antola ditzake.

Grupo de Comunicación Loyola

Grupo de Comunicación Loyola

Pasa den mendearen hasieran sortua, argitaletxe honek, batetik, liburu erlijiosoaren arloan, zentzurik zabalenean, dihardu (bi Biblia barne, Erromesarena eta gure Herriarena); bestetik, Humanitateen arloan (Soziologia, Psikologia, Pedagogia, Familia, Zinema…). Euskarazko argitalpenetan ere aitzindari, urtero hirurogei-hirurogeita hamar liburu berri artean argitaratzen ditugu, baita hogeita hamar berrinprimatze ere. Mensajero hilabetekaria, egutegiak eta agendak ere argitaratzen ditugu. Deustuko Unibertsitatearen argitalpenak banatzeko esklusiba dugu.

Grupo Albor-Cohs

Grupo Albor-Cohs

Grupo Albor-Cohs argitaletxeak honako lau sail hauetan antolatzen du garatzen duen jarduera: Trebakuntza, Argitalpenak, Aholkularitza eta Azterketak eta Ikerketak. Ikerketa eta Azterketa sailak Ebaluaziorako Bitartekoak eta Eskuhartze Egitamuak diseinatu eta egokitzen ditu, Osasun eta Hezkuntza arloko Profesionalen beharrei erantzuteko. Batez ere, psikologo, psikiatra, hezitzaile eta pediatren beharrei erantzuteko. Argitalpen Sailak ikerketa hauen emaitzak argitaratzen ditu, Test, Liburu eta Egitarau moduan.

Giltza Grupo Edebé

Giltza Grupo Edebé

Giltza argitaletxeak Euskal Herriko argitalpen-beharrizanak asetzeko sortu zen Edebé taldearen eskutik. Xede horrekin, gazteen eta irakasleen prestakuntzara eta hezkuntzara bideratuta dago argitaletxearen funtsa: Giltzak ikastetxeek behar dituzten ikasliburuak, haur- eta gazte-literatura, jakintza-gaiak eta beste argitalpen batzuk bultzatzen ditu, eta prestakuntza-, aholkularitza- eta jarraipen-zerbitzu etengabea eskaintzen du.

Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzuak

Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzuak

Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen-Zerbitzuaren argitalpenek jakintza arlo desberdinetako unibertsitate-testuak eta aldizkari zientifikoak ez ezik, soilik unibertsitarioa ez den publiko zabal bati bideratutako kultur atalak ere jasotzen dituzte bere baitan.

Erein Argitaletxea

Erein Argitaletxea

Erein argitaletxea 1976an sortu zen Donostian. Urte hauetan eskola materiala eta literatura argitaratu ditugu, literaturaren urrezko orriak deitzen diren horiek. Gure katalogoan helduentzako narratiba, poesia eta saiakera bildumak daude, baita haur eta gazteentzako literatura ere, guztiak eskuragarri. Bertan, eskolara bideratutako liburu eta multimedia produktuak ere aurki daitezke, Lehen Hezkuntzatik hasi eta Batxilergora artekoak, ikaskuntza arlo guztiak barne hartuz. Zentzu horretan, aitzindari izan gara multimedia material didaktikoen merkaturatzean, euskal argitaletxeen industrian.
Gremio de Editores de Euskadi
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.