Andrés Fernandez Seco
ESKAERAK AURKEZTEKO EPE BERRIAK KSI BERRITZAILE 2020
KSI Berritzaile programaren lehenengo deialdirako eskaerak aurkezteko epea aldatu egin da: ekainak 12 da data berria. Erantsita bidaltzen dizuegu informazioa.
Informazio gehiago KSI BERRITZAILE 2020 webgunean aurki dezakezue.
KSI BERRITZAILE 2020 1.ARDATZA – BERRIKUNTZA ETA TRANSFERENTZIA TEKNOLOGIKOA
Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak KSI Berritzaile 2020 programa mantentzen du.
Zentro Teknologikoek KSI Berritzaile programaren lehenengo ardatzari buruzko jardunaldi ez-presentzialak antolatu dituztela informatzen dizuegu.
Tecnalia Jardunaldiak
04/24 (Derio) – Jardunaldia: “Teknologia, aliatu sortzaile gisa”.
Jardunaldian parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da.
Vicomtech jardunaldiak
04/27 (Donosti) – Jardunaldia: “Teknologia, aliatu sortzaile gisa”.
Jardunaldietan parte hartzeko, aldez aurretik mtlinaza@vicomtech.org helbidera mezu bat bidali behar da.
Informazio gehiago KSI BERRITZAILE 2020 webgunean aurki dezakezue.
2020 KSI BERRITZAILE – 1. ARDATZA
KSI Berritzaile Programaren 1. ardatzean, Berrikuntza eta Transferentzia Teknologikoan, izena emateko epea ireki da. Ardatz honen egitekoa honakoa da: transferentzia teknologikoa sustatzea Tecnalia eta Vicomtech zentro teknologikoetatik Kultura eta Sormen Industrietara (KSI). Horrela, batetik, globalagoak diren merkatuei begirako produktu eta zerbitzu berritzaileak prestatuko dira, eta bestetik, sinergiak eta aukera eta garapen berritzailerako espazio berriak sortuko dira.
Interesa duten enpresek bere proiektua aurkeztu behar dute, eskaera-orria erabiliz.
Eskaera aurkezteko epea 2020ko maiatzaren 8an, 12:00etan amaitzen da.
Tecnalia Jardunaldiak
03/27 (Derio) – Jardunaldia: “Teknologia, aliatu sortzaile gisa”.
Jardunaldietara joan ahal izateko aldez aurretik izena eman (leiho berri batean irekitzen da) behar da.
Vicomtech jardunaldiak
03/24 (Donosti) – Jardunaldia: “Teknologia, aliatu sortzaile gisa”.
Jardunaldietara joan ahal izateko aldez aurretik mtlinaza@vicomtech.org helbidera mezu bat bidali behar da.
2020 KSI BERRITZAILE – 2. ARDATZA
KSI Berritzaile programaren 2020ko edizioa martxan dagoela jakinarazten dizuegu.
Martxoaren 2an, Kultura eta Sormen Industriei zuzenduta dagoen antolaketa-ereduaren eta enpresa-egituraren berrikuntzari buruzko KSI Berritzaile Programaren 2. ardatzean izena emateko epea ireki zela informatu nahi zaitugu.
Ardatz honetan, bi faseko ibilbidea egin ahal izango dute erakundeek:
1. FASEA: Kudeaketa-sistemaren diagnostikoa, Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren aurrean. Autodiagnostikoa egin ondoren, erakundeak EUSKALITen bisita jasoko du (bi aldeek zehaztu beharreko data batean), eta bertan zalantzak argituko dira eta erakundearen kudeaketa hobetzeko lehentasunezko elementuak adostuko dira.
2. FASEA: Kudeaketaren hobekuntza, parte hartzeko bi modalitate egongo dira:
PRESTAKUNTZA-EKINTZA: bi mailatan emango da: Oinarrizkoa eta Aurreratua.
25 ORDU ARTEKO AHOLKULARITZA-LAGUNTZA: Erakundeak 1. fasean jasotako EUSKALITen bisitan identifikatutako lehentasunezko hobekuntza-arloetatik bat aukeratuko du, kanpo-aholkularitzaren laguntzarekin lantzeko. Horretarako, proiektu bat aurkeztu beharko du, ekintza plan bat, lortu beharreko helburuak, epeak, adierazleak eta abar barne.
Erakundeek laguntza horietakoren bat jaso nahi badute, ARDATZEAN izena eman beharko dute web gunean martxoaren 2tik apirilaren 30ra arte. Horrela, 1. Fasea apirila eta ekaina bitartean egingo lukete, eta 2. Fasea irailetik azarora.
KSI – NAZIOARTEKOTZEA
Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak sustatuta eta Tabakalerak kudeatuta, Kultura eta Sormen Industrien (KSI) Nazioartekotze Programa Pilotuak, Euskadiko kultura eta sormen sektoreko enpresei, ondorengo zerbitzuak eskaintzen dizkie:
– NAZIOARTEKOTZE DIAGNOSTIKOA, zure enpresaren nazioarteko merkatuetara heltzeko potentziala ezagutzea ahalbidetuko dizuna (70 enpresa arte aukeratu ahal izango dira).
– NAZIOARTEKOTZE PLANA, atzerriko negozio aukerak guztiz aprobetxatzeko bide-orria diseinatzen lagunduko dizugu (20 enpresa arte aukeratu ahal izango dira).
– FORMAKUNTZA PLANA, Kultura eta Sormen Industriekin zerikusia duten gaietan oinarrituta.
Eskaera epea uztailak 5ean amaituko da.
Informazio gehiago eta inskripzio-formularioak eskuragarri KSI Berritzaile webgunean.
LAGUNTZEN ARDATZAK KSI BERRITZAILE 2019
1 Ardatza – BERRIKUNTZA ETA TRANSFERENTZIA TEKNOLOGIKOA
Ardatz honen egitekoa honakoa da: transferentzia teknologikoa sustatzea Tecnalia eta Vicomtech zentro teknologikoetatik Kultura eta Sormen Industrietara (KSI). Horrela, batetik, globalagoak diren merkatuei begirako produktu eta zerbitzu berritzaileak prestatuko dira, eta bestetik, sinergiak eta aukera eta garapen berritzailerako espazio berriak sortuko dira.
Helburua
Proiektu enpresarial baten proposamena zehaztuko da, bai bakarrik bai beste enpresekin elkartuta, zentro teknologikoek eskainiko dituzten aktibo teknologiko eta laborategiak baliatuta. Aukeratu hurrengo aukeren artean parte hartzeko modalitate bat:
– Teknologia zure enpresan duen bideragarritasuna aztertu eta mock-up prototipoa definitu.
– Teknologia frogatu eta zure prototipoa definitu.
– Teknologia garatu eta martxan jarri zure enpresan.
Eskaerak aurkezteko epea 2019ko maiatzaren 3ko 12:00etan amaitzen da.
2 Ardatza – ANTOLAMENDU EREDUAREN ETA ENPRESA EGITURAREN BERRIKUNTZA
Helburua
Kultura eta Sormen Industriaren esparruko enpresen antolaketa ereduetan berritzeko eta kudeaketa sistemak hobetzeko aukera izatea, lehiakorragoak izateko aukera izan dezaten, sektorea profesionalizatzea sustatuz.
Horretarako, EUSKALITen laguntza izango dute, BI FASE desberdin dituen programa bat eskainiz:
1 FASEA-Kudeaketaren diagnostikoa
Kultura eta Sormen Industriek, Kudeaketa Aurreraturen Ereduarekiko euren kudeaketa sistemaren diagnostiko bat egin beharko dute. Horrela, indarguneak identifikatuko dira, baita horien hobekuntza arloak ere, garatu beharreko kudeaketa arlo esanguratsuenak lehenesteaz gain.
2 FASEA-Kudeaketaren hobekuntza
Erakundeak bi modalitateren artean aukeratu beharko du (*biak aldi berean ez egitea gomendatzen da):
–Prestakuntza/ekintza
–Aholkularitza laguntza 25 ordura arte.
Lehenengo deialdirako (1. FASEA eta 2. FASEA) eskaera-epea 2019ko martxoaren 29ko 14:00etan itxiko da. Bigarren deialdirako (2. FASEA) eskaera-epea ekainaren 24an irekiko da eta uztailaren 12an itxiko da.
3 Ardatza – KUDEAKETA EKONOMIKO-FINANTZIAROAK
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak ELKARGI SGRrekin batera KSI Berritzaile Programa garatu du Kultura eta Sormen Industrien euskal enpresei zuzendutako kudeketa ekonomiko-finantzario alorreko ondoko bi zerbitzu:
1 Prestakuntza Programa Kudeaketa Ekonomiko-Finantzarioa
2 Diagnostiko eta Laguntza Finantzarioaren Zerbitzua
Lehenengo deialdirako eskaera-epea martxoaren 29an itxiko da. Bigarren deialdirako eskaera-epea ekainaren 24an irekiko da eta uztailaren 12an itxiko da.
KSI BERRITZAILE 2019
Martxan da KSI Berritzaile programaren 2019ko edizioa.
Kultur eta Sormen Industrien sektoreko enpresei zuzendutako berrikuntza programa da KSI Berritzaile. Egitasmoaren helburua, proiektu berrientzako aukera-eremuak sortu eta garatzea da, ondorengo hiru jarduera-ardatzetan: berrikuntza teknologikoa, antolamendu ereduaren berrikuntza eta enpresen finantza-gaikuntza.
2017an abian jarri zuen Eusko Jaurlaritzak, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren, Lehendakaritzaren eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren arteko elkarlanean oinarrituta, eta zabalik dago, jada, hirugarren edizioaren deialdia.
Parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea ostiralean, martxoaren lehenean zabalduko da. Haren iraupena ardatz eta modalitate ezberdinen araberakoa izango da. Deialdiaren oinarrien inguruko informazio guztia KSI Berritzaileren web gune berrian dago: http://www.ksiberritzaile.eus