2017ko EUSKADIKO ARGITALPENEI BURUZKO TXOSTENA eta EUSKARAZKO ARGITALPENEI BURUZKO TXOSTENA argitaratu dira.
“Dokumentuak” atalean deskargatu daitezke.
2017ko EUSKADIKO ARGITALPENEI BURUZKO TXOSTENA eta EUSKARAZKO ARGITALPENEI BURUZKO TXOSTENA argitaratu dira.
“Dokumentuak” atalean deskargatu daitezke.
Euskadiko Liburu Ganbarak, liburua eta irakurketa sustatzeko Euskal Plana sortu du. Liburuaren sektorean eraldatze egoera batetik abiatuta, liburu-saltzaileek, argitaratzaileek eta banatzaileek bere ikuspegia eman dute baterako proposamena egiteko orduan gure Autonomia Erkidegoko administrazio publikoei aurkez diezaiegun.
Ganbaratik zeregin hau jadanik hedatu da Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Kultura batzordeetako bazkideen artean eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako eta Kulturako arduradun nagusien artean.
Liburua eta irakurketa sustatzeko Euskal Plana gizartearen eskura jartzen dugu gure Autonomia Erkidegoko administrazio publikoak planan jasotako proposamenak martxan jar ditzan.
2017an, Kultura eta Sormen Industrien alorreko enpresentzako, KSI Berritzaile 2017 egitasmo pilotua jarriko du abian Eusko Jaurlaritzak. Egitasmoaren helburua, proiektu berrientzako aukera-eremuak sortu eta garatzea da, ondorengo hiru jarduera-ardatzetan: berrikuntza teknologikoa, antolamendu ereduaren berrikuntza eta enpresen finantza-gaikuntza.
1. Ardatza- Berrikuntza eta Transferentzia Teknologikoa. Ardatz honen egitekoa honakoa da: transferentzia teknologikoa sustatzea Tecnalia eta Vicomtech-IK4 zentro teknologikoetatik Kultura eta Sormen Industrietara (KSI). Horrela, batetik, globalagoak diren merkatuei begirako produktu eta zerbitzu berritzaileak prestatuko dira, eta bestetik, sinergiak eta aukera eta garapen berritzailerako espazio berriak sortuko dira.
2. Ardatza- Antolamendu ereduaren eta enpresa egituraren berrikuntza. Kultura eta Sormen Industrien alorreko enpresen antolamendu ereduak berritu eta kudeaketa sistemak hobetzea da ardatz honen egitekoa, horren bidez lehiakorragoak izan daitezen. Eginkizun horretan EUSKALIT-en laguntza izango dute.
3. Ardatza- Finantza-Gaikuntza. Kultura eta Sormen Industriek, beren finantza-gaikuntzarako, ELKARGIren laguntza jasotzeko aukera izango dute, kudeaketa Ekonomiko-Finantzarioaren oinarrizko kontzeptuen inguruko prestakuntza jasoz.
Eskabideak aurkezteko epea parte-hartzeko urriaren 20an bukatzen da.
Informazio osoa webgunean:
Euskadiko Editoreen Elkarteak Liber (Madrilen), Frankfurteko (Alemanian) eta Guadalajarako (Mexikon) Liburu Azoka Internazionaletan parte hartuko du aurten stand batekin bere elkarkideentzako.