Uzanza

Uzanza editorial

Fikziozko narratiban espezializatutako argitaletxe txiki tradizional independente bat gara. Gure helburua kalitate handiko literatura-lanak eskaintzea da, guk bezala hitzen urregintzarako eta istorioak kontatzeko arterako grina duten egileenak.

Berez Haziku

Berez Haziku

Argitaletxe berri eta independentea, saiakera eta literaturarekiko dugun zaletasuna bideratu ahal izateko sortua. Eklektikoak, heterodoxoak eta zeharkakoak, gure lehen argitalpenak genero ezberdinetan kokatzen dira: fikzio historikoa, zientzia fikzioa eta XX. mendeko distopia feministak, literatura erotikoa eta maitasun-literatura edota liburu teknikoak eta didaktikoak.

Ediciones El Gallo de Oro

Ediciones El Gallo de Oro

El Gallo de Oro 2012an jaio zen poesia argitaletxe independente gisa, liburu onak argitaratzeko gogoa beste konpromisorik gabe. 

Gaur egun saiakera eta narrazioak ere argitaratzen ditugu. 

Editorial LIBURUAK

Editorial LIBURUAK

LIBURUAK Last Tour enpresaren proiektu bat da, kultur eta gizarte-aktibatzailea; zeinaren zutabeak sormena eta berrikuntza dira, konprometitua sentitzen garen gure gizartearekiko eta beraren kultura-garapenarekiko ekarpena egiteko helburuarekin lan egiten duen eragile berria.

Gure katalogoa paperezko liburuez osatua egongo da soilik (itzulpenak eta ekoizpen propioak), eta ahal izanez gero, liburudenda independienteetan eta jarduera kulturala sortzen duten espazioetan aurkituko dira.

LIBURUAK 4 bildumatan bananduko dira: BURUA, saiakera, gogoeta eta ikerketa liburuak, BIHOTZA, biorafiak eta autobiografiak; ESKUAK, liburu tekniko eta dibulgatiboak eta ARIMA, hausnarketarako, ikasteko eta sormenerako beste estilo eta genero interesgarrietara zabalik.

Cartem

CARTEM

CARTEM  Erdi Aroko kodexen faksimileak, grabatuen liburuak, eskuizkribuak eta inkunableak ale-kopuru laburretan eta edizio bakarrera mugatuta erreproduzitu eta merkaturatu egiten dituen argitaletxe espezializatua da. CARTEM BOOKSen zigilupean, liburu bereziak ere argitaratzen dira gai eta egile unibertsalagoen ale-kopuru mugatuetan.

Zubia Argitaletxea

Zubia Argitaletxea

Argitaletxe honek, gehienbat, testuliburuak argitaratzen ditu, haur hezkuntzatik hasi eta batxilergo mailaraino. Haur eta gazte literaturan koedizioak argitaratzen ditu Alfaguararekin batera. Testuliburuez gain eskolarako material osagarriak ere argitaratzen ditu: gidaliburuak, koadernoak, irakurgaiak eta abar.

Xarpa Books

Xarpa Books

Xarpa Books, “Txano eta Oscarren abenturak” haur liburuen bilduma argitaratzeko helburuz sortutako editoriala da. Xarpa Books zigiluaren bidez gure liburuak paperean zein digitalean zabaltzen ditugu eta banaketa kanal guztietara zuzentzen gara, ohikoenetatik onlineraino. Bildumako ohar guztiak euskaraz nahiz gaztelaniaz argitaratzen dira. Katalogoaren hainbat ale katalanez, ingelesez eta portugesez ere argitaratzen dira.
Gremio de Editores de Euskadi
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.